“Euskara Plazara” lelopean, hainbat ekintza antolatu ditu Urduñako Euskara Batzordeak. Hala, bai umeentzako bai nagusientzako aisialdi eskaintza zabala prestatu da ekainerako.
Ekintza guztiak ostiralero 17:30etik aurrera izango dira Foru Plazan.
- Ekainaren 1ean: Diskoteka euskalduna eta DJ-a.
- Ekainaren 8an: Hipo eta Tomax pailazoak.
- Ekainaren 15ean: Magia ikuskizuna Eriz Magoaren eskutik.
- Ekainaren 22an: Goloka Antzerki taldeak “Sorginak” antzezlana aurkeztuko du. Ondoren, Mikroipuinen Lehiaketako sariak bananduko dira.
Hortaz aparte eta urtero bezala, “Udan Euskaraz” aisialdi-ekimenera apuntatzeko ere aukera izango dute 4 eta 10 urte arteko umeek. Uztailaren 1etik 20ra iraungo du eta izen-ematea udal bulegoetan egin behar da ekainaren 1etik 15era.