2009. urtean bezala, ostiral honetan gaueko 22:00etan, Gernika eta Hiria tabernek pantaila erraldoi bat jarriko dute Gernika Plazan, Athletic Clubek eta FC Barcelonak jokatuko duten Kopako finala zuzenean jarrai dezaten futbolzaleek.
Taberna biek bokatak, errazioak eta pintxoak eskainiko dituzte.
Partidaren ostean, Urduñako DJen eskutik musika emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute hurreratzen diren zaleek.