Perretxikoak, txakolina, eztia, sagardoa… Hainbat antolatzailek, Urduña, Arrastaria eta Aiarako produktuak elkartu dituzte asteburu honetan Urduñan.
Larunbat arratsaldean, perretxikoak bildu eta hautapen-katalogazioari ekin zioten “La Barca” lagunarteko lokalera hurreratu zirenek.
Igandean, sektorea eta espeziaren historia eta ezaugarriak ezagutarazteko asmoarekin, goizeko 11etan perretxiko eta ziza erakusketak hartu zuen lekukoa. Erakustearekin batera, 13:00etan, perretxikoen dastaketa egon zen.
Eguneko ekitaldi nagusia erakusketa mikologikoa bera izanda ere, jai giroan beste ekitaldi batzuk egin ziren: hurritz makilen XI. Lehiaketa-erakustaldia eta bertako produktuen erakusketa besteak beste.
Argazkiak ikusteko, sakatu HEMEN