Bihotza Konpartsa: "Aiaraldeak ematen digun aukera aprobetxatu nahi genuke gure historian zehar egon diren bazkide eta laguntzaile guztiei eskerrak emateko".

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Sanchez 2011ko eka. 22a, 09:27

Ekainaren 3an, Bihotza Konpartsak bere X. urteurrena ospatu zuen. Bihotza Konpartsa Urduñako erraldoi eta buruhandien ordezkaria da eta nahiz eta erraldoi eta buruhandi hauek urte gehiago izan, talde honetako kideak dira orain hiria girotzera kaleratzen dituztenak.

Hirian lan oso garrantzitsua betetzen dutenez, Aiaraldea.com-ek galdera batzuk egin nahi izan dizkio elkarte honi:

Bihotza Konpartsa sortu zenuten duela 10 urte, nolatan?

Ekainaren 3an, Bihotza Konpartsak bere X. urteurrena ospatu zuen. Bihotza Konpartsa Urduñako erraldoi eta buruhandien ordezkaria da eta nahiz eta erraldoi eta buruhandi hauek urte gehiago izan, talde honetako kideak dira orain hiria girotzera kaleratzen dituztenak.

Hirian lan oso garrantzitsua betetzen dutenez, Aiaraldea.com-ek galdera batzuk egin nahi izan dizkio elkarte honi:

Bihotza Konpartsa sortu zenuten duela 10 urte, nolatan?

2001. urtean bildu ginen Bihotzaren erreketa ostean. Garai hartan Txomin Robinak ekintza honetaz arduratzen zen, baina talde gazte bati lekukoa utzi nahi izan zion, bai erreketa bai buruhandien eta erraldoien kalejira. Orduan, Bihotza Konpartsa sortu zen, buruhandi eta erraldoien festa bultzatzeko, Urduñako irudi zaharrak berreskuratzeko eta gure erraldoien kultura hau beste herrietara zabaltzeko.

Zein ekintza mota antolatzen dituzue bai Urduñan bai hemendik kanpo?

Gure ekintza nagusia erraldoien eta buruhandien kalejirak dira bai Urduñan baita beste herrietan ere: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Amurrio, Laudio, Ugao, Barakaldo, Zornotza, Bermeo, Lekeitio, Azpeitia, Oiartzun, Urretxu, Lezo, Miranda de Ebro, Kataluniako L´Hospitalet de Llobregat, Solsona, Esparreguera eta Matarón ere bai.

Hala ere, ekintza gehiago antolatzen ditugu: Bihotzaren erreketa, zinezuma, eta urteetan errege magoen etorreraz ere arduratu ginen.

Azpimarragarria da gure bizitzan zehar egin ditugun omenaldiak eta urteurrenak: Pantaleon de Aguinaga "Bihotza"-ri bere heriotzaren mendeurrenean eta errege erraldoien 50. urteurrena, besteak beste. Honetaz aparte beste elkarteen ekintzetan laguntzeko prest egon gara, gaude eta egongo gara.

Zer nolako funtzionamendua du Bihotza Konpartsak urtean zehar?

Esan dezakegu Bihotza Konpartsaren urteak bi aldi indartsu dituela: uda partea eta Otxomaioak, horregatik epe hauetan bilera gehiago egiten ditugu ekitaldiak antolatzeko. Bestela, urtean zehar hilean behin batzarra egiten dugu. Batzar hauek gure kide baten txokoan egiten ditugu eta gauzak biltzeko kide honen txokoa eta Mariaren Lagundia ikastetxeko gela bat erabiltzen dugu. Egun hogei bat kide gara baina bestelako laguntzaileak ere baditugu.

Oro har esanda, nolakoa izan da hamarkada bateko ibilbidea? Eta etorkizunari begira, zer espero duzue?

Dena primeran egon dela esatea gustatuko litzaiguke, baina momentu gaitzak ere pasatu ditugu; adibidez, orain dela zenbait urte udalarekin genuen akordioa eten zenean. Honen ostean udalak utzitako lokal hori berreskuratu nahi zuen eta hortik atera behar izan ginen. Hala ere, gure ustez jendea pozik zegoen -eta dago- gure lanarekin eta horregatik aurrera atera ginen. Eta etorkizunari buruz, zer esan, nahikoa zaigu jendeak ematen digun babesa eta laguntza eta hau oinarritzat hartuz Urduñan egon diren bestelako irudiak berreskuratu nahiko genituzke: buruhandi zaharrak, herensugea... 

Amaitzeko…

Aiaraldeak ematen digun aukera aprobetxatu nahi genuke gure historian zehar egon diren bazkide eta laguntzaile guztiei eskerrak emateko euren beharragatik eta jendea gure elkartean parte hartzera animatzen dugu.

Eskerrik asko!!


Bihotza Konpartsa hurbiletik ezagutzeko: www.facebook.com/bihotza.konpartsa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide