Aurten ere, Otxomaioek arrakasta handia izan dute zortzi egunetan zehar, mundu guztiarentzako eskaintza zabala izan da eta.
Musika, kirol eta gastronomia lehiaketak eta gaueko dantzaldi eta kontzertuak izan dira asteburu honetako protagonistak.
Konturatu gabe, igandea heldu eta Bihotza berriro azaldu zen jaiei amaiera emateko. Gure txistulari ospetsua erre ondoren, 2012ko Otxomaioen zain gaude orain urduñarrok.
Argazkiotan: Asteburu honetako eta umeen egunaren irudiak daude ikusgai.
Argazkiak: Javier Ruiz Lili.