Euskal dantzak, txistulariak, bertsolariak… giro ederra izan genuen larunbatean Urduñan.
Arratsaldeko 13:00etan eta ohiko euskal jantziak soinean, gure ezkongaiek lagunen artean Foru plaza zeharkatu zuten. Han, ezkongaiek, autoritateek eta senitartekoek hiri osoa zuten zain. Inork ez zuen Karra eta Itziarren arteko lotura galdu nahi eta ikusmina sekulakoa izan zen.
Eguraldia lagun, egun polit horretan antzinako garaietara bueltatu eta arbasoen bizimodua hurbilago sentitzeko aukera izan genuen hara gerturatutakook.
Aparteko giroaz gozatzen jarraitzeko, bazkaria egin zen bertsolari eta guzti, eta bukatzeko, herriko dantza taldeak, dantza ikuskizun polita eskaini zuen Erdizka Lauetan taldearekin.
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN
Argazkiak: Josune Irabien