Urduñako Udalari eta Poza Kulturgintza Elkarteari esker, hiritar asko azaldu dira gaur Bonsai zainketaren inguruan “El Bosquecito” eskolak kultur-etxean eman duen hitzaldian.
Urriaren 11tik 15era bitartean egon den erakusketarekin batera, Gueñeseko Ritxard Diego adituak zuhaitz txiki hauek zaintzeko laguntza eskaini du.
Horretaz gain, hurrengo hilabetean egingo den ikastaroan zehaztasun handiagoz irakatsiko digute zuhaixka hauen adarrak nola eta noiz batu behar diren, bonsaiak jartzeko tokirik egokienak zeintzuk diren eta zikatzeko teknikak.
Ikastaro honetan parte hartu ahal izateko 664 237 592 telefonoan informazioa lortu dezakezue.