Uztailaren 10ean, Urduñako VII. Kale Pintura Lehiaketa egin zen, eta Udalak sariak banatu zituen.
Besteren artean, Alejandro Quincocesek eta Luis Encinar Martinezek osatutako epaimahai kualifikatuak, aurkeztutako lanik onenak aukeratu zituen. Haiekin batera, Carmen Olabuenagak, Udaleko kultura teknikariak, bere laguntza eskaini zuen eta idazkari lanetan aritu zen.
Guztira 13 artista ibili ziren hiriko txoko ezberdinetatik euren koadroak margotzen, eta txapeldunak hauek izan dira:
Teknika mista mailan:
Lehenengo saria: Jose Miguel Arranz
Bigarren saria: Fernando Ureta
Akuarelaz egindako lanetan:
Lehenengo saria: Francisco Solano
Bigarren saria: Jose Carlos Díez
Era berean, Ignacio Amelibiak eta Jose Reyes Ramosek aipamen berezi bat jaso dute haien lanengatik.
Lehiaketan aurkeztutako lan guztiak bilduko dituen erakusketa irailaren 6tik 12ra arte izango da Kultura Etxean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta antolatzaileek gaineratu dutenez, margoak erosteko aukera ere egongo da.