Hiritar gehienak erakartzeko eta umeengana iristeko asmo nagusiarekin, Manu Sarabiak, Athleticeko jokalari ohiak, kirolari -zehazki, futbolari- ateak irekiko dizkio Urduñan.
Kike Liñerok, kirol teknikari nagusi gisa, eta Juan Carlos Santibañez, kirol teknikari eta Euskadiko hautatzaileak, ere parte hartuko dute ekintza horretan.
Udala harro dago mota horretako jolas eta kirol abagunea antolatzeaz; horrela umeak gizarteratu eta hezi daitezke, eta aisialdian jarduera osasungarriak egin ditzakete kirolari esker.
Eskola 5-10 urte dituzten gaztetxoei zuzenduta dago eta izena irailaren 30era arte eman ahal izango da 687568186 telefonora deituz edo helbide elektroniko hauen bidez: jcsantibanez@hotmail.com; kikelinerolan@yahoo.es