Larunbata honetan, Urduñako kale pintura VII. lehiaketa izan da, udalak antolatua.
Lehiaketa honetan, edozeinek parte hartu ahal izan du eta nahi beste lan aurkeztu ahal izan dira.
Bestetik, teknika mixtoko lehenengo irabazleak, 1300€ jasoko ditu, gainera bigarren postuan geratzen dena 700€ irabaziko ditu. Horrez gain, akuarelaz egindako lanak ere sarituak izango dira, lehenengoarentzat 800€ eta bigarrenentzat 400€.
Aurkeztutako lan guztiei esker, irailaren 6tik 12ra, kultur etxean egongo den erakusketa kolorez apainduko dute eta irailaren 13tik 30era lanak batu ahal izango dira bertan 8:00etatik 14:30etara.