2009-2010 artean Urduñan izan diren euskarazko ikastaroetan aritu diren ikasleek eskuratu ahal izango dituzte bekak.
Euskara zerbitzuari egingo zaizkio eskaerak eta bertan aurkeztu beharko dira 8:00etatik 15:00etara bitartean. Epea zabalik dago uztailak 30 arte.
Programa honetan parte hartzeko, eskaera aurretik egin behar da eta diru laguntzak jaso ahal izateko ezinbestekoa da baldintzak betetzea, horien artean, gutxienez eskolara %80era joan izana.
Beka jasotzeko hautagaiek aurkeztu beharreko agiriak hauek dira: NANaren fotokopia, matrikularen ordainagiria, ikastaroaren aprobetxamendu agiria, ikastaroaren ordu kopurua eta kontu korrontearen zenbakia.
Bestelako informazioa, euskara zerbitzuan eta www.urduna.com webgunean ikusgai dago.