Aurten ere, Olaran Elkarteak antolatuta, Bizkaian egiten den San Joan feria eta merkaturik zaharrena ikusgai egon da Urduñan.
Egun osoan zehar, abeltzaintzako feriaz, zaldi erakusketaz eta sutako ferraketa erakustaldiaz gozatzeko aukera izan dugu urduñarrok eta umeak pottokoz ibili ahal izan dira. Horrez gain, artisautza feria eta nekazaritzako elikagaiak eta makina erakusketa eskaini dira, besteak beste.
Eguerdiko 12:00etan, Urduñako Gorobel Mendizerrako arkumea dastatzeko aukera izan dugu eta 13:00etan, Hiriko I. Antxume proba nagusitu egin da. Foru Plaza eta Licenciado Poza auzoa topaguneak izan dira egun honetan eta ohi denez, 15:00etan, herri bazkaria egon da Txefosetako frontoian.
Urduñako Udalaren, Arbaso Elkartearen, Bedarbideren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du gaurko azokak eta aipatutakoez gain, arratsaldean herri folklorea izan da Foru Plazan, jai eguna gehiago girotzeko asmoarekin.