Urduñako kultura programaren barruan eta udalaren laguntzaz, Deabru Beltzak taldearen antzerkia izan genuen ikusgai atzo arratsaldeko 7etan Gernika Plazan, zeinek ‘Parrandan’ izeneko ikuskizun paregabearekin gozarazi gintuen.
Kale antzerki hau 1996. urtean sortu zen eta giroa alaitzeko asmoarekin azaltzen dira aktoreak eszenatokian. Ilusioz betetako zenbait antzezlarik osatzen dute Deabru Beltzak konpainia eta beren umorerik hoberena eta antzerkirako balioak eszenatokian elkartzen dituzte ikusleen irribarrea eraginez.
Dantza emanaldi honek musika eta dantza hartzen ditu abiapuntutzat eta, tartean, edozein gauza ospatzea ona dela ere erakutsi izan dute, beraz, ikuskizun aparta atzokoa.