Eskulan, joste eta helduentzako eta haurrentzako pintura ikastaroei amaiera emateko, Urduñako emakume talde batek erakusketa bat antolatu du udalaren laguntzaz.
Ikasturte osoan zehar landutako eskulan zein pinturak ikusteko aukera izango da maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitartean, Urduñako Kultur etxeko erakusketa aretoan arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte
Erakusketa orokorrean hartuta, inpresio ikaragarria sortzen duela esan beharra dago, ikastaroetan parte hartu dutenek gogo handiz egin duten lanaz gozatzeko aukera dago eta.