Ekitaldiz betetako hiru egun hauetan jai giroaz gozatzeko aukera izan dugu bai Urduñarrok bai Urduñara inguratu direnek ere.
Atzoko ospakizunen barruan, arratsaldeko zortzietan Lola Morenok eta Miguel Angelek, “Revival Dancers” balletak lagunduta, Betidaniko Abestiak izeneko emanaldia aurkeztu zuten Foru Plazan.
Jaiari amaiera emateko, gaueko hamarretan, Mariaren Lagundia Ikastetxetik hasita, Bihotza, buruhandiak, txaranga eta alargunez jantzitako neska-mutilak, herriko kaleetatik zehar abiatu ziren.
Giroa sekulakoa izan zen eta horrek jende guztia animatu zuen udaletxe aurrean Bihotzaren erretzea ikustera.
GORA OTXOMAIO 2011!