Otxomaioetako gaurko egunean umeak izan dira protagonista nagusiak. Goizeko 11 t'erdietan Txiki-Txupia bota dute udaletxeko balkoitik eta ondoren erraldoi, buruhaundi eta Txalogorri Txarangarekin batera kalejira egin dute hiriko alde zaharretik.
Eguerdiko 12etan Arrastariako Herri-Batzetako agintariek hiria zeharkatu dute erromesaldian Antzinako Amaren Santutegiraino, aintzinatik zaindari dutenari garai batean egindako botoa betetzeko. Bertan, meza egin ostean, 'entradillak' dantzatu dituzte Arrastariako herrien ordezkari ziren hainbat gazte eta haurrrek.
Bien bitartean, Txistu Alardea egon da Foru Plazan eta Kantarranak abeslari taldeko kideek giroa alaitu dute kaleetan zehar.
Eguna borobiltzeko, urteroko Txapela Jaurtiketa lehiaketa egon da arratsaldeko 9etan Gernika auzoan.