Amurrioko Gazte Asanbladak “Herri bat, gaztetxe bat!” lelopean, gaztetxearen aldeko bizikleta martxa antolatu du 12:30etan plazatik abiatuta.
Hamarnaka lagun bildu dituen ekintzaren bidez, gazteek beren kexak ezagutarazi dituzte eta gazte mugimendua Amurrion bizirik dagoela argi utzi nahi izan dute.
Amurrioko Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, beren asmoa Amurrion gaztetxe baten beharra aldarrikatzea da. Izan ere, badira hiru urte lokalik ez dutela eta ekimen hori aurrera eramateko besteak beste, akanpadak, bilerak eta hitzaldiak egingo dituzte.