Asun risottoa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Comas 2016ko api. 3a, 00:00

Aurreiritziak esku batean, beste esku(larru)arekin Toskanako eguzki izpiek azken aldiz laztanduko dituen asunak biltzen aurkitu dut nire burua, risottoa egiteko erabiltzeko asmoz eta eztarria gorrituko ez didaten itxaropenarekin. 7 pertsonentzako nahikoa da litro bat asun konprimitu.

Hasteko, pare bat minutuz egosi eta zati txikitan zatitu behar dira, erasotzeko asmorik balute, seko uzteko. Tipula bat eta baratxuri buru bat oliotan belzten hasi orduko arroza bota behar da, eta azken hau gardentzean, ardo zuri edalontzi bat. Arrozak ardoa edan orduko has gaitezke, gutxika, asunak egostean lortutako salda gutxika gehitzen, maitasunez arrozari ura xurgatzen laguntzen diogularik egurrezko koilaraz. Risottoak prest egoteko pare bat minutu behar dituela, asunak, gatza eta limoia gehitzea besterik ez da falta. Errezetaren gakoa, hala ere, ez da parmiggianoz eta lagunez laguntzea besterik, ohiko modura.

Pentsatu nuen asun risottoa prestatzea bezalakoa izan beharko luketela gauza askok. Bidaiek, hezkuntzak, bizitzak beharbada. (Des)ikastea. Zoritxarrez, ez dago kuzinatzerik eskularruak jantzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide