Herri honek ikasi du kolosalak izango diren zirkoez ez fidatzen; baina, akaso, datorrena zirko ona da. Aurkezleak gidoitik atera ahalko du, emakume bizardk fokotik kanpo geratuko dira, eta harri jasotzailea ahula izango da. Pailazoak zurrun, serio eta kontorsionista jarri ahalko diren espazioa izango da, gehiegi tolestu izanagatik zatitan hautsi baino lehen. Zirko ibiltari hau hari-harian omen dabil hasieratik, erortzen denerako koltxonetarik gabe, baina gero eta sendoagoa da soka.
Nik ez dut sekula ikusi ezpata irensten duen inor, baina hitzak irentsi behar izanak ere badauka nahikoa meritu, eta entzuna daukat badela lekurik non artisten kantuek erre egiten dituzten entzule batzuen belarriak, su-irensle inprobisatuak agertuz. Zirko honetan hankaluzeek bertsotan antzezten dute. Beharbada, honek badakar asmatutako eta oraindik asmatu ez diren kolore guztiez egindako eta denontzat lekua daukan karpa bat; eta orduan, nik, zientziaren izenean magian sinesteari utzi dion honek, badaezpada, itxiko ditut begiak trukoak iraun bitartean.