[IRITZIA] Nik bizitako Amurrioko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Comas 2019ko abu. 8a, 08:38

Datorren astelehenean hasiko dira Amurrioko jaiak. / Aiaraldea.eus

Jaietako anekdotaren bat kontatzeko lana hartuta, onartu beharra daukat ez naizela ni Amurrioko jaien eredu eta ahots: dagoeneko utzi diot programan nire aurpegia bilatzeari. Kuadrilako lehen kalimotxoen istorioak atzerritik entzun nituen nik. 

Goiz utzi nion kuadrilako jantzia janzteari. Ez dakit erosotasunagatik edo nik neuk asmatutako arauren bategatik, eta lagunekin arropa trukean pasatzen nituen irten aurreko orduak. Itsusi geratzen da esatea, baina karrozen desfileren batean Laudiora ere joatera iritsi naiz, errukabe gainera; bueltan herrian geratzen zirenekin bukatu dut gaua gehienetan ordea, norbere handitutako gau-abentura kontari, nor besteak bizitakoaren inbidiaz. Egin ditudan gaupasa gehienek ere ez dute helmuga zezen plaza izan, eta pozten banaiz ere, kebapa gosaltzeak ez dauka erromantizismo berbera. Mozkor gutxi dago orain San Rokeko landetan lo.

Dena ez da pekatu, baina. Penitentzian, urteetan zehar egon naiz lehen eguneko bazkariko kubatari uko egiten, inork entzuten ez dituen txupinazoko lehen bertsoak duintasun apur batekin kantatzeko. Uste dut horrek odolosteen ilaran lotsarik gabe ipintzeko eskubidea ematen didala. Txosnan ere egin izan ditut txandak, konpromiso eredugarria duten zenbait herrikidek baino gutxiago, hori bai. Eta eskerrak dauden: metalezko barran tragoaz lagunduta irensten ditugu kexak, bertan hasten ditugu kontatzeko modukoak ez diren istorioak, eta ohartzerako egun argitan joaten gara etxera, ezezagunen bat ezagun, eta ezagunak lagunago direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide