Tologorritik jaitsi dira gaur Olentzero eta Mari Domingi. Umeekin egon dira, eta aiton- amonek ere bisita jaso dute. Ipuinak, gozokiak eta opariak utzi dituzte herrian.
Aiaraldeko beste basterretara joan baino lehen umeei aholkuak, muxuak eta besarkadak eman dizkiete.
Gure herri txikian pozez hartu dugu Olentzero eta Mari Domingiren bisita!!
Datorren urterarte Olentzero eta Mari Domingi, zuen zain egongo gara!!