Duela 8 urte, Lendoñobeitiko herrian, kultura jardunaldiak egiten hasi ziren. Lehengo jardunaldiak ospatu zirenean hitzaldiak egiten ziren. Baina, gaur egun, ez dira hitzaldiak egiten, kultura – ibilbideak baizik.
Aurten, baita Lendoñobeitin kultura- ibilbidea ospatuko da ere.
Ibilbidea, azaroaren 22an ospatuko da eta 7km-ko luzera izango du.
Aurtengo kultura jardunaldien izenburua, “Las ermitas, más que un lugar de oración” izango da.
Ospatuko den ibilbidean, geldialdiak izango ditugu. Bertan, Salvador Velillak (ponentea) ermitek izan dituzten balioaz azalduko digu.
Ibilbidea, goizeko 09:00etan izango da. Topagunea, Lendoñobeitiko dorretxea izango da. Bertan, parte hartzaile guztiei ongi etorria emango zaie eta, jarraian, ibilbidea hasiko da.
Azaroaren 22an, hurbildu zaitez Lendoñobitira.