Aurtengo uztailaren 16an, igandean, Baztandarren Biltzarra ospatuko da Elizondon.
Baztandar guztiak biltzen dituen jai hori 1963tik egiten da eta bertan Baztango 15 herrietako ordezkariek orga desfilea egiten dute. Desfilean zehar euskal herriko lurralde bakoitzetik gerturatutako dantza talde batek parte hartzen du.
Aurten Urduñako Erauntsi Dantza Taldea gonbidatu dute desfilean parte hartzera eta baita eguerdian Azoka plazan egiten den herri bazkarira.
Taldekideak larunbatean joango dira Elizondora asteburu pasa eta baztandarren jaian partehartzera.