Emanaldia eskaini du Erauntsi dantza taldeak Elizondon, Baztandarren Biltzarrean. Dozenaka herritarren aurrean dantzatzeko aukera izan dute urduñarrek eta esperientzia "primerakoa" izan dela adierazi dute: "Eguraldia bikaina izan da eta Elizondoko auzokideak atseginak eta eskuzabalak izan dira gurekin".