Heldu dira Laudioko jaiak eta kaleak ilusioz gainezka daude berriz ere. Bederatzi egunez jai-giroa izango da nagusi gure herrian, gureak diren jaiak ospatzeko. Eta eskuartean duzuen programak ekitaldi anitz ditu aurten, 160 baino gehiago, herriko txoko bakoitza kolorez, musikaz eta jai-giroaz betetzeko. Baina hau guztia ez litzateke posible izango lan eta lan aritu diren pertsonak gabe, haiei guztiei eskerrik asko urtero egiten duzuen esfortzuagatik herriko jaiak aurrera ateratzen.
Nire besarkadarik beroena ere bidali nahi diet aurten gurean egon ezin direnei. Aurtengo jaiak euskaldunak, herrikoiak, solidarioak eta errespetuzkoak izan daitezela denon esku dago. Laudioarrok ez dugu jarrera arrazista, homofobo edo transfoborik onartuko ezta emakumeon aurkako edozein motatako erasorik ere.
Bizi ditzagun kaleak askatasunez!