IRITZIA

Pentsiodunen duintasunaren lezioa

Erabiltzailearen aurpegia Ainize Gastaka Martinez 2026ko urtarrilaren 19a

Pentsiodunen mobilizazio bat Laudion. / Aiaraldea.eus

Urteak daramatzate pentsiodunek kaleak betetzen, astero-astero, euri zein eguzki, aldarrikapen argi batekin: duintasunez bizitzeko eskubidea. Ez da gutxi. Haien konpromisoak, irmotasunak eta, batez ere, duintasunak lezio baliotsua eman diote gizarte osoari, eta erakutsi dute justizia soziala ez dela eslogan hutsa, eguneroko borroka baizik.

Pentsiodunen mugimenduari esker, pentsio duinak ez dira bigarren mailako gai bat. Zortzi urte daramatzan borroka honek, eskubideen defentsa eta ongizate kolektiboa eztabaida politikoaren eta sozialaren erdigunean jarri dituzte, eta hori ez da kasualitatea: belaunaldi oso batek egindako lanari eta ekarpenari zor diogun errespetuaren ondorio zuzena da. Gaurko ongizatearen oinarriak atzo eraiki zituzten, eta ezin dugu ahaztu.

Ezinbestekoa da aitortzea mobilizazio hauek eredugarriak izan direla. Ez dute soilik euren alde hitz egin, gizarte oso baten alde baizik. Bereziki, pentsio apalenak jasotzen dituzten pertsonen egoera jarri dute mahai gainean, askotan ikusezin bihurtu diren errealitateak agerian utziz. Zaurgarritasun egoeran dauden horiek dira, hain zuzen, politika publikoen lehentasuna izan beharko luketenak.

Gizarte bidezkoago bat nahi badugu, ezin da nahikoa izan hitz politak esatea. Administrazioek eta ordezkaritza politikoak erantzukizunez jokatu behar dute, pentsiodunen mugimenduaren aldarrikapen legitimoei erantzunez eta baliabide zein neurri eraginkorrak martxan jarriz. Inor atzean utziko ez duen pentsio sistema bat ez da aukera bat: betebehar bat da.

Pentsiodunen borroka ez da iraganera begirakoa. Orainaren eta etorkizunaren aldeko borroka da, guztion etorkizunaren aldekoa. Horregatik, ezinbestekoa da haiekin batera bidea egiten jarraitzea, euren ahotsa entzunez eta euren duintasuna defendatuz. Izan ere, gizarte baten neurria nola zaintzen dituen bere adinekoak erakusten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide