Ikastetxeko aniztasuna ere nabarmentzeko modukoa da. Hezkuntza etapa guztiak barnebiltzen ditu zentroak, haurtzaindegitik Batxilergora, eta gehiago zabaltzeko asmoa dute, Plataforma Anitzeko Garapenerako Goi-mailako Zikloa eskaintzeko asmoa baitute laster. “Etorkizunerako aukera paregabea” izango da hori, Antzinako Andra Mariako arduradunen arabera.
Batxilergoko eskaintzan, aldiz, unibertsitatera zein goi-mailako ziklo batera salto egiteko prestatzen dituzte ikasleak. Euskarazko B2 titulua eta First edota Advanced azterketak egiteko aukera ere eskaintzen dute, Cambrigte eskolarekin elkarlanean. Kudeaketa Aurreratuko prozesuetan ere murgilduta daude, eta materialen digitalizazioaren aldeko apustua egiten dute, besteak beste.
Eskolatik harago
Hala ere, Antzinako Andra Mariako irakasleek nabarmendu dute euren eragin eremua ez dela eskolara mugatzen. “Pertsonak formatzea dugu helburu, espediente akademikoetatik harago”. Elkarbizitza plan sendoa dute gainera, hezkuntza komunitate osoaren parte hartzearekin osatutakoa. Behatoki bat dute, edozein arazo detektatu eta modu egokian bideratzeko lan egiten duena.