Ermu Andra Mariko inguruaren balioa jakinarazteko hitzaldi zikloa EHUren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2015ko abe. 14a, 10:09

Ermuko Andra Mariko inguruari balioa eransteko proiektua azaltzeko hitzaldi zikloa eskainiko du Euskal Herriko Unibertsitateko GPAC-k,  Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeak, abenduaren 16, 17 eta 28an. Hitzaldiak Kultura Etxeko Arraño gelan emango dira 18:30etik aurrera, gaztelaniaz.

Ermuko Andra Mariren inguruari balioa eransteko proiektua azaltzeko hitzaldi zikloa eskainiko du Euskal Herriko Unibertsitateko GPAC-k,  Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeak, abenduaren 16, 17 eta 28an. Hitzaldiak Kultura Etxeko Arraño gelan eskainiko dira 18:30etik aurrera, gaztelaniaz.

“Obrak direla-eta, zabalik”

GPAC jakintza arlo ezberdinetako EHUko bost fakultatetako ikerlariak biltzen dituen ikerketa taldea da. Gasteizko Santa Maria katedralean erabilitako “obrak direla-eta, zabalik” leloak taldeak ikerketa zientifikoa garatzeko duen lan ikusmira laburbiltzen du, erantzukizun sozialetik abiatuta kultur ondarea edo kultur paisaia balio-katera jotzearen aldeko hautua eginaz.

16an, Ikerketa historiko eta arkeologikoa

Natxo Urkixok, Laudioko alkateak, aurkeztuko du hitzaldi zikloa abenduaren 16an. Lehen hitzaldia Laudion finkaturiko Sergio Escribano Ruiz arkeologo eta irakasleak eskainiko du ikerketa historiko eta arkeologikoen inguruan.

Ermuko Andra Mariren inguruan abian diren ikerketa lanak oso gertutik ezagutzen ditu Escribanok, abenduaren 29a arte Santa Luzia inguruan burutu diren indusketa arkeologikoak ezagutzeko eskaintzen ari diren doako bisitak koordinatu ditu.

17an, Dokumentazio grafiko lanak

Abenduaren 17an berriz, Dokumentazio grafiko lanen inguruko hitzaldia eskainiko dute Alvaro Rodriguez Miranda eta Pablo Perez Vidiella. Biak dira Topografiako ingeniari teknikoak  eta hainbat arkeologia aztarnategietako elementuak 3D formatuan irudikatu dituzte, Kantabriako Valdeoleako “El cabezudo” menhirra edo El cincho de Yuso aztarnategia kasu.

28an, Arte higigarria

Azkenik, Fernando Bartolome Garcia eta Laura Calvo Garcia, EHUko irakasleek arte higigarriaren ikerlanaren inguruko hitzaldia eskainiko dute abenduaren 28an. Euskal Herria, Errioxa eta Burgoseko iparraldeko ondare erlijiosoaren inguruko ikerketa historiko artistiko ezberdinak garatu dituzte hizlariek eskultura, pintura eta dekorazio arteak ataletan.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide