Tubacexek %45,1a handitu ditu bere mozkinak urtearen lehen hiruhilean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2014ko mai. 16a, 07:51

7,61 milioi euroko mozkin gordina aitortu berri du Tubacex enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean. Berton aurkeztu berri duen 2014 urtearen lehen hiruhileko balantzearen arabera, aurreko urtearekin alderatuz gero, %45,1a gora egin dute Tubacexen emaitzek. Hartara, irabazi garbi finkatuen atalak, zergen ondorengo emaitzak, portzentaje-gorakada %59,8ra arte igotzen du, 5,64 milioi eurotara alegia.

7,61 milioi eroko mozkin gordina aitortu berri du Tubacex enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean. Berton aurkeztu berri duen 2014 urtearen lehen hiruhileko balantzearen arabera, aurreko urtearekin alderatuz gero, %45,1a gora egin dute Tubacexen emaitzek. Hartara, irabazi garbi finkatuen atalak, zergen ondorengo emaitzak, portzentaje-gorakada %59,8ra arte igotzen du, 5,64 milioi eurotara alegia.

Izan ere emaitza positiboek EBITDA adierazle finantzarioan, Ustiapen emaitza garbian, isla zuzena izan dute, %15,1a egin du gora, 16,54 milioi euro. Produktu-sortaren hobekuntzaren eta operazio-bikaintasunerako programen ondorio gisa aurkeztu ditu emaitza positiboak enpresak banatu berri duen prentsa-oharrean. Hobekuntza honek enpresak atal honetarako ezarrita zuen %10eko helburua gainditu du.

Berreskurapen ahula

Jesús Esmorísek ,Tubacexeko kontseilari ordezkariak,  merkatuaren egoera oraindik ere kontrakoa dela azpimarratu du emaitza eta mozkin-marjinan emandako hobekuntza baloratzean. “Ekonomia arloan berreskurapenaren seinaleak azaltzen hasi badira ere, oso ahulak dira oraindik. Lehengaien prezio baxuek banaketa merkatuaren eskariak ahultasun zeinuak erakusten jarraitzea eragin dute”, adierazi du. Aurrera begira ordea “azken asteetan joera hori aldatu egin da eta lehengaien prezioak hobera egiten hasi dira” iragarri du.

Emaitzak hobetzea espero du Tubacexek 2014 urtean zehar. Produktu-zorroaren hobekuntzan, operazio-bikaintasunean eta sendotasun finantzarioan oinarritzen du enpresak helburuari heltzeko estrategia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide