Etxeko gizon eta emakumeen eguna ospatuko dute urriaren 9an

 

 

Etxeko lanetan diharduten gizon eta emakumeen nazioarteko eguna dela-eta, bi kafe-antzerki emanaldi antolatu ditu Solastiar Elkarteak Oihala Zabaltzen taldearen eskutik urriaren 9an. 
Emakumeen sustapenerako kultur talde laudioarrak antolatutako antzezpenek doako sarrera izango dute. 
Ekitaldiak Lamuza parkeko 2. gelan, butakaz hornitutakoan, eskainiko dituzte . Bi aldiz egongo da saioaz gozatzeko aukera. Aurreneko emanaldia 18:30ean izango da. Bigarrena, aldiz, 19:30ean.
Solastiar emakume elkarteak zein Oihalak Zabaltzen antzerki taldeak hamaika urtetako eskarmentua bildu dute dagoeneko ekimen honen antolaketan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide