Prestakuntza, ekintzaileak eta enplegua sustatzeko ekimenak nabarmendu ditu Garapen Agentziaren memoriak

Iñigo Martinez Cerrillok, funtzio publikorako zinegotziak, Laudioko Tokiko Garapen Agentziaren 2012 urteko memoria aurkeztu berri du. Prestakuntza eskaintza anitza, ekintzaileek aurkeztutako proiektuak eta enplegua sustatzeko ekimenak, besteak beste, azpimarratu ditu prentsaurrekoan eskainitako balorapenean.

Iñigo Martinez Cerrillok, funtzio publikorako zinegotziak, Laudioko Tokiko Garapen Agentziaren 2012 urteko memoria aurkeztu berri du. Prestakuntza eskaintza anitza, ekintzaileek aurkeztutako proiektuak eta enplegua sustatzeko ekimenak, besteak beste, azpimarratu ditu prentsaurrekoan eskainitako balorapenean.

Memoriak Garapen Agentziak lantzen dituen sei eremu nagusietan bildutako ekimenak zehazten ditu: Enpleguaren sustapena, prestakuntza eta trebakuntzaren promozioa, ekintzaileen eta enpresa sorkuntzaren sustapena, Enpresa Txiki eta Ertainen, ETE-en, laguntzarako ekimenen garapena, merkataritzaren sustapena eta landa eremuaren garapena.

Prestakuntza

 “Une honetan urteko egutegia beteta dugu prestakuntzaren aldetik. Udal gobernutik bultzada eman diogu Garapen Agentzian egiten den prestakuntzari”, honela laburbildu zuen Iñigo  Martinezek prestakuntza alorraren balorapena. Honez gain memoriak 2012 urtean Artza poligonoko egoitzak 150 lagun 13 ikastaro ezberdinetan bildu dituela jasotzen du. Arlo honek 113.000 euroko aurrekontua izan du.

Enpresa eremuari dagokionez, Bildu koalizioko zinegotziak Garapen Agentziak bideratutako erradiografia islatzeko ikerketan 46 enpresa lotu direla azpimarratu zuen.

Ekintzaileak

Ekintzaileei dagokienez, 40 proiektu aztertu ditu Agentziak, “Poztekoa da genero parekotasuna honetan aurkitzea” gaineratu zuen Martinezek arlo honetan. Proiektu hauetatik 17 enpresa sortu direla jaso du Agentziaren memoriak.

Merkataritza alorrean azkenik merkagune programatik eskuratutako dirulaguntza erabilera anitza izan duen karpa erosteko erabili dela azpimarratu zuen zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide