Gazteenen artean mendizaletasuna sustatzeko programaren 10. edizioa jarri du abian Goikoganek

8 eta 16 urte bitarteko mendizaleentzako jarduera programa prestatu du Goikogane Mendi  Taldeak.  1994 urteaz geroztik Arabako Foru Aldundiaren eskola-kirola egitaraua barruan bideratzen den  programa hau, herriko ikastetxeen laguntzaz gazteenen artean ezagutarazten  ari dira Laudion egunotan.

8 eta 16 urte bitarteko mendizaleentzako jarduera programa prestatu du Goikogane Mendi  Taldeak.  1994 urteaz geroztik Arabako Foru Aldundiaren eskola-kirola egitaraua barruan bideratzen den  programa hau, herriko ikastetxeen laguntzaz gazteenen artean ezagutarazten  ari dira Laudion egunotan.

14 txangoz osatutako egutegia urriaren 13an jarriko dute abian. Programan izena emateaz aparte, txango bakoitzerako inskripzioa egin beharko dute parte hartzen interesatutakoek, 2 euroren truke ere irteera bakoitza; gainerakoaz, jakingarri zehatzen komunikazioaz, autobusen kontratazioaz, begiraleen antolaketaz eta abarrez  Goikogane Mendi Taldea arduratuko da.

Herriko ikastetxeetan zein mendi taldearen egoitzan, astearte eta ostiraletan 19:00etatik 21:00etara, programaren izen ematea bideratu zein argibideak eskuratu daitezke.

TEKNIFIKAZIO-JARDUERAK

Programaren osagarri gisa, eskalatzen hasi eta hobetzeko ikastaro trinkoa eskainiko dute udaberrian martxoak 29an, apirilak 12an eta maiatzak 17an 2001 urtean jaiotako kimu eta kadeteentzat, baldin eta aurreko ikasturteetan ez badute ikastaro hau egin.

Honez gain maiatzaren 14an eta ekainaren 1ean entrenamendu ikastaroa eta orientazio hastapenak eta prantikak lantzeko topaketa bideratuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide