10.000 euroko inbertsioa gauzatu du Laudioko Udalak Liburutegia altzari berriekin hornitzeko. Hortaz, haurren irakurketa txokoan eta ikasteko zonaldean haltzari berriak jartzen ari dira egunotan. Udal Gobernu Taldeak eskainitako prentsaurrekoan hala aurreratu zuen Fontso Larrazabalek irailaren 6an.
Haur literaturaren txokoan adin txikiko irakurleen tailuko 3 mahai jarri berri dituzte. Honez gain, apalategi mugigarriak, sofa bat eta koltxonetak jarri dituzte zonalde horretan. Bularretik mintzora ekimenak sortutako erabiltzaile jario berriak eragindako eskaerari erantzunez egin da txokoaren berrantolaketa.
Gazteek ikasteko darabilten zonaldean berriz, 42 lagunentzako tokia eskainiko duten mahai berriak jarriko dituzte. Liburutegia teknologia berrien erabilpenerako egokitzeko beharrari jarraiki, sare-konexio eta argi-indar puntuak izango dituzte hilaren 17tik aurrera ezarriko dituzten haltzari berriek. Inbertsio honek azkenik norberaren tresna elektronikoekin berton jarduteko aukera zabalduko du, honela 2012an ezarritako erabilpen libreko hiru ordenagailuen eskaintza osatuz.