Zabaleko kaleko lanak eta ur-horniduraren berritzerako lizitazio baldintzak ebatzi ditu Udalak

Amurrioko Tokiko Gobernu Batzarrak Zabaleko kaleko lanak eta ur-horidurarako udal azpiegituren mantentze eta hobekuntza lanak arautuko dituzten lizitazio baldintzak ebatzi zituen irailaren 5ean, hileko lehen osteguneko batzarrean.

Amurrioko Tokiko Gobernu Batzarrak Zabaleko kaleko lanak eta ur-horidurarako udal azpiegituren mantentze eta hobekuntza lanak arautuko dituzten lizitazio baldintzak ebatzi zituen irailaren 5ean, hileko lehen osteguneko batzarrean.

Uztailak 30eko Udal Osoko Bilkurak ezarritakoari jarraiki bideratuko dira lanak. Udal teknikariek egindako proposamenari helduz, lan hauen denbora-hurrenkeraren berrantolaketarako proposamena luzatu zuen EAJren Gobernu taldeak hartan, baina oposizioko talde guztiek lan hauek jadanik bideratzeko ezarrita zuten lehentasun ordena ez aldatzeko bozka eman zuten aho batez.

Alkatearen azalpenak

 “Lanak 2014ko maiatzaren erdialdera hastea eta 2015eko urtarrilean amaitzea proposatu genuen, lanak neguan hastea saihestean auzoteriak pasa beharreko eragozpenak malgutzeko eta seguruenik lanen kostua ere gutxituz” honela azaldu du Josune Irabienek uztaileko Bilkurari luzatutako proposamena. Zabaleko kaleko lanek 2013ko azken hiruhilekoan abiatzeko epe eskasa dutela eta behin hasiz gero 2014ko uda bitarteko etenaldia jasoko dutela azpimarratu du alkatesak prentsa ohar batean.

Honez gain, datozen asteetan San Joseko auzokoekin lanak nola egingo diren kontrastatuko duela aurreratu du Amurrioko Udalak, bai eta azaldu daitezkeen ekarpenak ere jaso eta baloratuko dituela.

Ur-hornidura

Amurrioko ur-hornidura azpiegituren berritze-lanei dagokienez hiru obra bideratuko dira 2013 urtea amaitu bitartean. Lejarzoko ur-andela, Aiara etorbidea eta Bainuetaibar kaleko lotuneetan kokatuko dira lanak lehen fasean.

2014 urtean berriz Iparraldeko industrialdea eta auzoetako tutueriaren berriztapena, Aldai kalearen berriztapena eta sarean 24 bentosa kokatzeko lanak iragarri dituzte. 2015 urtean azkenik Onsoño eta San Roke auzoetara zabalduko dira lanak, beste hainbat tokietako berritze lanei ere helduz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide