Larra Bustingintza Zeramika Eskolak helduentzako ikastaroa abiatuko du urtarrilaren 14an. Ikastaroa eskolak Laudioko Kultur Etxean duen tailerrean, 21. aretoan, eskainiko da.
Astelehen eta asteazken goizetan, 10:00etatik 11:30ak bitarteko ordutegian, eskainiko dute ikastaroa, lanean txandaka ibiltzen direnei arratsaldeko ordutegia erabiltzeko aukera ere eskainiko diete.
Izen ematea eta ikastaroaren inguruko informazio zehatzagoa 653710007 telefonoan bidera daiteke.