Folk musika eskaintza oparoa dakar Urdufolk jaialdiak ostiral eta larunbaterako

Aragoi, Galizia, Asturias, Gaztela-Mantxa eta Euskal Herriko folk musika eskainiko du Urdufolk jaialdiak Urduñako Foru Plazan ostiral eta larunbatean 21:30etik aurrera. Ekitaldi biak musu-truk eskainiko dituzte hiriko Koroatze jai programa barruan. Joseba Urruela, antolatzaileetako baten esanetan “oso aukera ona izango da bai ostiralean zein larunbatean estatuaren esparruan garrantzitsuak diren taldeak ikusteko”.

Ekimenaren estreinako kantaldian, ostiralean, Asturiaseko Tejedor eta Galiziako Faltriqueira taldeak arituko dira.

Aragoi, Galizia, Asturias, Gaztela-Mantxa eta Euskal Herriko folk musika eskainiko du Urdufolk jaialdiak Urduñako Foru Plazan ostiral eta larunbatean 21:30etik aurrera. Ekitaldi biak musu-truk eskainiko dituzte hiriko Koroatze jai programa barruan. Joseba Urruela, antolatzaileetako baten esanetan “oso aukera ona izango da bai ostiralean zein larunbatean estatuaren esparruan garrantzitsuak diren taldeak ikusteko”.

Ekimenaren estreinako kantaldian, ostiralean, Asturiaseko Tejedor eta Galiziako Faltriqueira taldeak arituko dira.

Asturiar musika tradizionalean errotutako konposizio propioak eskaintzen dituzte Avileseko Jose Manuel eta Javier Tejedor anaiek. Lau disko argitaratu ditu taldeak 1995az geroztik, azkenengoan, “Positivu” izenburukoan izan zuten musikari gonbidatu zerrenda luzean, Iñaki Plaza eta Ion Garmendia aritu ziren txalaparta eta Indiako taulekin.

Faltriqueira osatzen duten lau emakumeek bestalde, polifonia, perkusioa eta instrumentu akustikoen arteko fusioa eskaintzen dute. Taldearen lehen jarduna Galiziako musika tradizionaletik abiatu bazen ere, beste hainbat herrialdetako eta musika estiloetako ekarpenak bildu dituzte.

Folk lehiaketa

Larunbatean berriz lehiaketa ebatziko da 3 finalisten artean: Euskal Herriko Kherau, Aragoiko Maut eta Gaztela-Mantxako The fatty farmers. 1.000 euroko diru-poltsa eta kontzertua Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan igortzea izango da lehiaketaren lehen saria. 600 eta 300 euroko sariak eskuratuko dituzte bigarren eta hirugarren sailkatuek.

Kherau boskote bizkaitarrak folk akustiko euskalduna eskaintzen du. Euskal tradiziozko kantutegian oinarritutako kantak eta beraiek sortutakoak uztartzen dituen errepertorioa dute, besteak beste, aurtengo Ibilaldiko kantaren egileak dira.

Maut taldearen eskaintza berriz,  Aragoiko musika tradizionaletik abiatzen da. Neofolk deitzen duten estiloa garatuz, musika elektronikoarekin fusionatu dituzte Aragoiko doinuak beraien lanean.

The fatty farmers taldea azkenik musika zeltikotik abiatzen da, dantzarako punk-rock-folk proposamena osatuz.

Giro herrikoia

Joseba Urruela Iñaki Plazarekin batera Urduñako jai batzordearekin elkarlanean ekimena abian jartzeko apustua gauzatzeaz arduratu da. Baikor azaldu da ekimenaren bezperan: "Oso aukera ona izango da bai ostiralean zein larunbatean estatuaren esparruan garrantzitsuak diren taldeak ikusteko. Maila handiko taldeak dira eta ez da ohikoa horrelako taldeek Euskal Herrian jotzea. Giro herrikoia espero dugu jaialdian eta doakoa izango da. Lehen urtea izateko eta krisialdia aintzat hartuta, ekonomikoki nahiko mugatua egon da proiektua baina hala ere hor dago apustua”.

Urdufolk ekimenaren informazio guztia http://urdufolk.com/ webgunean bildu dute, Foru Plazan izango diren bost taldeen kantuak myspace bidez ezagutzeko loturak barne.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide