Euskadiko Absolutuan lehiatuko da Garazi Larrakoetxea Espainiako Junior kategoriago 2. postua eskuratu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2013ko uzt. 12a, 11:00

Altuera jauziko probaren zilarrezko domina eskuratu berri du Garazi Larrakoetxeak Castellonen iragan asteburuan lehiatutako Espainiako Junior Txapelketan. Zain dauka segidan Euskadiko Txapelketa Absolutuaren lehiaketa Durangon hilak 13 eta 14an.

Altuera jauziko probaren zilarrezko domina eskuratu berri du Garazi Larrakoetxeak Castellonen iragan asteburuan lehiatutako Espainiako Junior Txapelketan. Zain dauka segidan Euskadiko Txapelketa Absolutuaren lehiaketa Durangon hilak 13 eta 14an.

1,67 markaz baliatu zen arakaldoarra txapeldunorde postua lortzeko. Ez da, berak aitortu bezala, denboraldi honetan kreditatutako hoberenetakoa: “ez nago guztiz pozik” adierazi dio aiaraldea.com-i. Antequeran martxoa aldera lehiatutako Pista Estaliko Espainiako Junior Txapelketan eta Granollersen ekainean ospatutako Espainiako Jubenil Txapelketan 1,68 marka kreditatu zuen, proba bietan zilarra eskuratuz.

Laudio Atletismo Klubeko kideak marka hobetzeko erronka berria du asteburu honetan Durangon ospatu behar den Euskadiko Txapelketa Absolutuan; zain izango ditu arakaldoarrak datorren astean herriko jaietan urtean zehar eskuratutako dominak ospatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide