Euskal Herriko Unibertsitateko Karate taldeko kidea den Jessica Gordo uztailaren 18tik 21era Budapesten ospatuko den Europako Unibertsitate Karate Txapelketan arituko da. Angel Daza, Araba Karate Club-eko arduraduna, ondoan izango du Euskadiko eta EHUko senior kategoriako karate taldeen hautatzaile bezala.
Ez da Jessicaren lehen Europa mailako unibertsitate lehiaketa izango. Txapeldunorde amaitu zuen 2009an txapelketa hau Kordoban ospatu zenean eta berriro domina eskuratzeko gogoz prestatu du laudioarrak Hungariako hitzordua.
Araba Karate Club
Angel Dazak, Laudioko Araba Karate Clubeko arduradunak, gidatuko du EHUko taldea Budapesten. Bere urteetako eskarmentuan domina ugari eskuratu ditu hainbat kategoriatan eta azpimarratzekoak dira ere karatearen irakaskuntzan bete dituen 26 urteetan bere ikasleek lortutakoak: Euskadi mailako txapelketa kategoria ezberdinetan ehun txapela baino gehiago bildu dituzte eta beste hainbat domina ere estatu mailakoetan.