Araba Euskaraz jaia giro ezin hobean ari dira ospatzen Amurriora hurbildutako euskaltzaleak

Ekitaldi sorta etengabea ari da eskaintzen Aresketa Ikastola Arabako Ikastolen jaia Amurrion ospatzen ari den honetan. Eguraldi bikainak lagunduta milaka euskaltzale bildu da zirkuitoan barrena antolatutako jai egitarauak lotutako proposamen anitzetan parte hartzeko gogoz.

Ekitaldi sorta etengabea ari da eskaintzen Aresketa Ikastola Arabako Ikastolen jaia Amurrion ospatzen ari den honetan. Eguraldi bikainak lagunduta milaka euskaltzale bildu da zirkuitoan barrena antolatutako jai egitarauak lotutako proposamen anitzetan parte hartzeko gogoz.

10:00etan abiatu dira bisitari goiztiarrenentzako ekitaldiak Parkea eta Plaza bateratzen dituen gunean eta El Reforreko haurren gunean. Ordurako aurtengoan laguntzaile ari diren 500etik gorako euskaltzaleak, iratzargailuak aspaldi astinduta, lanean ari ziren bisitariek dena prest aurkitu zezaten.

Omenaldia

Haur eta gazteen guneak El Refor inguru paregabean kokatu dituzte antolatzaileek. Berton izan da 11:30ean Erramun Martikorenari eta Karlos Larrinaga zenari eskainitako omenaldia.

Trafiko arazoak direla medio euskal bardoak ez du omenaldira garaiz heltzea lortu. Amaia Larrinaga, omendutako Karlos Larrinagaren alaba gazteenak zuzendu du omanaldian aritu den abesbatza eta Andere Larrinagak hitz batzuk eskaini ditu oroigarria familiaren izenean eskuratzean. Aresketa Ikastolaren hastapenetan bertoko ikasleei kitarrarekin lagunduta irakatsitako kantak izan ditu gogoan ikasle ohi batek baino gehiagok une horietan.

2014ko hitzordua Errioxan

2014ko Araba Euskaraz Assa ikastolaren esku izango dela iragarri dute ekitaldian. Xabier Arrietak, Arabako Ikastoletako lehendakariak, lekukoa eman die Lapueblatik hurbildutako Idurre Arrietari eta Adela Txabarriri.

Eguerdi partean zirkuitoak Parkean zein El Refor gunean eskaintzen dituen itzalen bila ari dira euskaltzale gehienak bazkalostean jaiak oraindik eskaintzeko dituen ekitaldiekin gozatzeko.

Aiaraldea.com lanaz lepo

Jarraipen berezia ari da eskaintzen aiaraldea.com eskura dituen baliabide guztiak erabilita. Jaiaren berri izan dezakezu une oro argazki galeriatan, zirkuito osoan entzungai dagoen airaladea fm emisioaren bidez zein sare sozialen  bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide