Aretako Quinton Hazel Espainia (lehengo Lipmesa) enpresako langileek maiatzeko lansarien erreklamazioa bideratu dute ekainaren 7an Soldata Bermearen Fondoaren aurrean iraungipen Enplegu Erregulazio Espedientea agortzean.
Langileek astearte eta ostegunero enpresaren aurrean kontzentrazioak eta mobilizapenak egiten jarraitzen dute. Maiatzaren 9an merkataritza epaitegiaren aurrean enpresa lidergo falta eta utzikeriagatik salatu zuten.
Enpresa Batzordeak banatutako prentsa oharrean Quinton Hazeleko arduradunek langileen legezko ordezkaritzari informazioa luzatu gabe jarraitzen dutela salatu dute, bai eta Enpresa Batzordearekin biltzeko aukerarik ere ez dutela eskaini.
Bi erosle azaldu dira antza Aretako enpresako makineria erosteko interesa azalduta batak eta enpresa erostekoa besteak. Enpresa Batzordeko kideek informazio hauek ez dituztela enpresarengandik zuzenean jaso salatu dute ere. Langileen ordezkarien aburuz begi bistakoa da enpresako jabeen asmoa eskaintza onena luzatzen duenari saltzea baino ez dela bertoko 135 lanpostuengatik inongo ardurarik adierazi gabe.