Topaguneak eta euskara elkarteek Hizkuntza Politika aldaketa eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan

Arabako herri eta koadrilatako euskara elkarteetako eta Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek Hizkuntza Politikaren aldaketa eskatu zuten maiatzaren 24an Batzar Nagusietako Euskara, Kultura eta Kirola batzordearen aurrean egindako agerraldian.

Arabako Euskaltzaleen Topagunea, Aiarako Hogeitalau elkartea, Gasteizeko Geu elkartea, Laudioko Basalarrina, Baranbioko Belaiki, Aramaioko Txirritola, Zuiako Bidabarri, Arabar Errioxako Ttiki Ttaka eta Airaldea Komunikazio Elkartea biltzen dira ekimenean.

Arabako herri eta koadrilatako euskara elkarteetako eta Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek Hizkuntza Politikaren aldaketa eskatu zuten maiatzaren 24an Batzar Nagusietako Euskara, Kultura eta Kirola batzordearen aurrean egindako agerraldian.

Arabako Euskaltzaleen Topagunea, Aiarako Hogeitalau elkartea, Gasteizeko Geu elkartea, Laudioko Basalarrina, Baranbioko Belaiki, Aramaioko Txirritola, Zuiako Bidabarri, Arabar Errioxako Ttiki Ttaka eta Airaldea Komunikazio Elkartea biltzen dira ekimenean.

Herri eta koadrilatako euskara elkarteek garatzen duten lanaren berri eman ondoren, Arabako Batzar Nagusiek eta Aldundiak garatzen duten Hizkuntza Politikaren gaineko kezka eta iritziak eskaini zituzten, bai eta zenbait eskari zehatz ere luzatu.

Alarma

Herri mugimenduak bultzatutako egitasmoetarako diru-laguntzek Aldundiko aurrekontuetan izan duten atzerakadak eta 2012 urtearen amaieran koadrilatako euskara teknikarien sarearen finantzazioa kolokan jartzen zuten egitasmoek alarma piztu dute Arabako euskaltzaleen artean.

Horren aurrean, eragile sozialek elkarlanerako jarrera agertu zuten eta Hizkuntza Politika ausart eta koherentea eskatu zieten Batzar Nagusietako ordezkariei.

Honez gain, Euskaltzaleen elkarteen funtzioaren aitortza eta babesa bideratze aldera hitzarmenen bidezko harremana sustatzea proposatu zuten, orain arteko egitasmo zehatzak soilik diruz laguntzeko dinamikatik aldenduz.

Egoera zehatzak aztertzean, euskaltzaleek Aldundiak 2013rako hainbat diru-laguntza deialdi oraindik bideratu gabe izateak eragiten duen ezinegona helarazi zuten.  Honen harira, administrazio publikoak bultzatutako finantzazioak beharrezko dituen kontrol neurriak aitortuta, egungo diru-laguntza prozedurek sortzen duten gehiegizko burokrazia arintzeko eskaera luzatu zuten.

Azkenik, Euskararen Aholku Batzordea biziberritzeko beharra plazaratu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide