3. “Amurrioko Hiribildua” emakumezko haur kategoriarako futbol-7 Txapelketak abiatuko du Kaskagorri Kirol Elkarteak urtero udaberri amaieran antolatzen duen lehiaketa sorta. Larunbatean, hilak 25ean, abiatuko da El Refor-eko kirol-instalazioetan 8 talderen arteko futbol-7 lehiaketa.
2 multzotan lehiatuko dira taldeak goiz partean, 10:00etatik 14:00etara, jokatuko den lehen fasean. A taldean, Amorebieta, Aurrera, Ezkurdi eta Leioa taldeak arituko dira, B taldean berriz, Laudio, Arratia, Gazteak eta Baskonia. Txapelketaren azken txanpa 16:30etik 20:00etara jokatuko da.
Gizonezkoen haur eta kimu kategoriak
Igandean, maiatzak 26an, gizonezko haur kategoriarako fultbol-11 Txapelketa jokatuko da, 14.a oraingoan. 6 talde arituko dira 9:00etatik 14:00etara norgehiagoka “Amurrio Hiribildua” titulua lehian dela: Santutxu, Zalla eta Kaskagorri-A A taldean eta Sodupe, Atxulaur eta Kaskagorri-B, B taldean, alegia.
Azkenik, hurrengo asteburuan, ekainak 1 eta 2an, “Amurrio Hiribildua” gizonezkoen kimu kategoriarako futbol-7 Txapelketa jokatuko da. Larunbateko lehiaketa 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara jokatuko da eta igandean, azken txanpa, 10:00etatik 14:00etara. 16 talde arituko da guztira lehiaketan: Arabako Deportivo Alavés, Kaskagorri, Aurrera eta Ariznabarra, Bizkaiko Santutxu, Athletic, Barakaldo, Leioa, Sestao River, Galdames, Padura, Harrobi eta Danok Bat, Gipuzkoako Antiguoko K.E., Kantabriako Bansander eta Burgoseko Burgos promesas.