Laudioko VI. Dantzari Eguna ospatuko du Itxarkundia taldeak igandean

Laudioko Itxarkundia taldeak VI. Dantzari eguna ospatuko du igandean, hilak 12an. Orozko, Karrantza, Sodupe eta Amurrioko dantza taldeetako neska-mutilak hurbilduko dira Laudioko dantzariekin batera herriko erdigunean eta hainbat auzoetan egun osoko programa eskaintzeko.

Programaren abiapuntua 11:00etan jarri dute Aldai plazan. Berton elkartuko dira dantza taldeetako 200 kideak egunari hasiera emateko. 12:00etatik aurrera herrian zehar sakabanatuko dira kalejiran dantza ezberdinak auzoz auzo eskaintzeko.  

Lehen ekitaldi bateratua 13:00etan eskainiko dute Aldai plazan eta jarraian herri bazkaria izango dute. Arratsalde partean dantza alardea eskainiko dute 17:00etan eta jarraian hurbildutako guztiei irekitako dantza plaza izango da.

Itxarkundia dantza taldeak 3 urtetik aurrerako 120 neska mutil biltzen ditu egun. 20 pertsona helduk osatutako taldea ere ari da entseguetan, oraindik emanaldirik eskaintzen ez badu ere. Dantzari egunak antzeko izaera duten beste taldeetako kideekin hartu-emana bultzatzeko helburua du. Antzeko programak eskaintzen dituzte beraien herrietan parte hartzen duten gainerako taldeek, hilabetean behin herriz herri txandakatzen den emanaldi sorta osatuz.

Itxarkundia taldeko arduradunak, Aitziber Tenpranok, aiaraldea.fm-ren Harian magazinean egindako ekitaldiaren aurkezpenean honela laburbildu du 22 urtez dantza munduan bildu duen eskarmentua: “Dantzak hemengo gauza bat dira, gure historiaren parte dira, eta mantendu behar ditugu. Dantza mundua urtez urte, pixkanaka pixkanaka, aurrera doa, berriro hasi da jendea kalean dantzatzen; sortu diren dantza plazekin jendea dantzatzera animatzen da eta lan horrekin gustura nago. Bestalde umeak gustatzen zaizkit eta pozik nago haiekin”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide