Herriko abesbatza, txistulari, musikari, eta kirol taldeei esker osatu dute Gardeako jai egitaraua

Gardea auzoaren txanda izango da ostegunetik igandera Laudioko jai egutegian. Aurtengo Santa Krutz jaietako programan herriko taldeek eskainitako ekitaldiek izango dute protagonismo guztia.

Herriaren pilota elkarteak eta Ruperto Urkijo bola-toki taldeak eskainiko dituzte kirol ekitaldiak. Musikari dagokionez, Andere eta Santa Luzia abesbatzek, San Roke musika elkarteak eta Lankaietako Lagunak txistulari taldeak eskainitako kontzertu eta kalejirak programatu dituzte. Honez gain, Galtzagorri taldeak buruhandien kalejira eskainiko du eta Kilkerrak taldeak dantza emanaldia.

Gardea auzoaren txanda izango da ostegunetik igandera Laudioko jai egutegian. Aurtengo Santa Krutz jaietako programan herriko taldeek eskainitako ekitaldiek izango dute protagonismo guztia.

Herriaren pilota elkarteak eta Ruperto Urkijo bola-toki taldeak eskainiko dituzte kirol ekitaldiak. Musikari dagokionez, Andere eta Santa Luzia abesbatzek, San Roke musika elkarteak eta Lankaietako Lagunak txistulari taldeak eskainitako kontzertu eta kalejirak programatu dituzte. Honez gain, Galtzagorri taldeak buruhandien kalejira eskainiko du eta Kilkerrak taldeak dantza emanaldia.

Programa xumea izanda ere, asteburuan zehar goizeko zein arratsaldeko tarte batean, Gardearainoko paseotxoa aitzaki, herriko kirol eta kultur eragileek antolatutako ekitaldietan parte hartzeko aukera eskainiko du.

PROGRAMA

MAIATZAK 2, OSTEGUNA

PALETA GOMA TXAPELKETA
19:30ean. Herriaren pilota elkarteak antolatutako “60 urte baino gehiagokoak nesken aurka” paleta gomako txapelketaren final aurreak. Gardeako frontoian.

MAIATZAK 3, OSTIRALA

12:00etatik aurrera:
 MEZA, Andere abesbatzarekin.
 KONTZERTUA: Andere abebatzak eskaintikoa.
 LUNCH, Gizarte Etxean

SANTA KRUTZ BOLO SARI NAGUSIA. 1. jaurtiketa
16:30etik 17:30era eskola-adinekoentzako jaurtiketak
18:00etatik 19:30era, gizon eta emakumezkoen jaurtiketak

KALEJIRA
19:00etan. Lankaietako Lagunak taldeak eskainitakoa.

MAIATZAK 4, LARUNBATA

HAUR PARKEA
10:00etatik 14:00etara. Eskola zaharreko atzealdeko jolastokian, haurrentzako parkea eta puzgarriak

PILOTA PARTIDAK
10:00etan. Gazte kategoriako eskuz binakako bat-bateko bigarren txapelketa Herriaren pilota klubak antolatuta.

SANTA KRUTZ BOLO SARI NAGUSIA. 2. jaurtiketa
10:30etik 11:30era eskola-adinekoentzako jaurtiketak
11:30etik 12:30era, gizon eta emakumezkoen jaurtiketak

KALEJIRA
12:30ean San Roke musika elkarteak eskainitakoa

HAUR JAIA
16:30ean. Buruhandien kalejira Galtzagarri taldearen ekutik
17:00etan. Disko festa Xaiborren eskutik eskola zaharreko atzealdeko jolastokian
18:30ean. Txokolate jana Gizarte Etxean

 PILOTA PARTIDAK
17:00etan Herriaren pilota elkartearen lau t’erdiko Goxua Txapelketa Sozialaren finalak 40 urtetik beherako eta gorako kategoriatan

MAIATZAK 5, IGANDEA

PALETA GOMA
11:00etan. Herriaren pilota klubak antolatutako “60 urte baino gehiagokoak nesken aurka” paleta gomako finala.

MEZA ETA KONTZERTUA
12,00etan. Meza nagusia Santa Luzia abesbatzarekin
Jarraian Santa Luzia abesbatzaren kontzertua.

DANTZA EMANALDIA
13,00etan. Kilkerrak taldeak antolatutako dantza emanaldia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide