Laudioko San Prudentzio jaietarako abiapunta jarriko du asteburuan Ruperto Urkijo Bolatoki Klubak. Aiarako bola-joko mota honetako txapelketa antolatu du ostiral eta larunbatean gizonezko zein emakumezkoen eskola-arteko, gazte eta senior kategoriatan.
Eskola-arteko eta gazteen kanporaketak San Roke B bolatokian jokatuko dira 17:00etatik 18:etara ostiralean eta 10:30etik 11:30era larunbatean. Senior kategoriak, berriz, San Roke A bolatokian jokatuko dira 18:30etik 20:00etara ostiralean eta 11:30etik 12:30era larunbatean.
Hurrengo asteburuan bola-jokoak Laudioko San Prudentzio ekitaldi programa beteko du: beste lau bolo modalitate ezberdinetako txapelketak jokatuko dira.
Aiara koadrilako udalerri guztiek ekitaldiak iragarri dituzte apirilaren 28ko astebururako, Arabako eta Aiara Udalerriko zaindariaren egunaren inguruan.