250.000 eurotako inbertsioa burutuko du Arabako Foru Aldundiak Aiarako Suhiltzaile-etxea 1994an sortu zenetik, 19 urtez, zerbitzuan izan den kamioia ordezkatzeko. Ekipamendu berria, autobonba inude astuna, zisternaz, presio altu eta baxuko ponpa hidraulikoaz eta aparra sortzeko dosifikagailuaz hornituta egongo da.
Ordezkatuko duten kamioia Arabako Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Eskualde Unitateen sarean jarriko dute zerbitzuan azterketa tekniko eta mekanikoa pasa ondoren.
Foru Aldundiko arduradunek, zerbitzuaren erabilgarritasuna bermatze aldera, ezinbestekoa jo dute Aiarako Suhiltzaile-etxeko ekipamendua berriztea. 2012an Suhiltzaile-etxea sortu zeneko landa autoponpa astuneko ibilgailua ordezkatu zuen Aldundiak. 240.130 euroko inbertsioa burutu zen orduan.