Laudioko Dolumin Barikuak eta Okondoko Baserri Azokak Aiara inguruan ekoiztutako produktuak eskuratzeko aukera luzatuko dute asteburuan.
Laudioko azokaren 123. edizioa ospatuko da aurten. Lanbide Heziketa Udal Ikastetxe aurreko aparkalekuak abereen gunea bilduko du eta Aldai plazan berriz jaki, edari eta tresneri ezberdinen saltokiak kokatuko dira.
San Rokeko bola-tokian, 10:30ean hasita, txapelketa ezberdinak jokatuko dituzte goiz partean eta arratsaldean probalekuan, 19:00etatik aurrera, ohiko idi probak izango dira. Urrutikoetxea Anaiak (Urduliz), Soarte (Elgoibar) eta Mañuko Benta (Bermio) iragarri dituzte XLIII. Sari honen kanporaketa honetan.
Santa Lucia abesbatzak azkenik emanaldia eskainiko du 20:00etatik aurrera Done Petri elizan.
Garizumaren amaierako astean kokatu zuten 1890an sortutako azoka. Bijilia eguna izanda, orduko Urkixoko markesak erosi zuen antza aita santuaren bulda azoka egunean Laudion bildutako guztiek nahi adina jan eta edan zezaten.
Baserri Azoka
Okondoko XVI. Baserri Azoka ospatuko da igandean, hilak 24an eskualdeko trikitilarien bigarren topaketarekin batera.