Udalbatza monografiko irekia deituko du Laudioko Udalak martxoa aldera herriak epe labur eta ertainean izango dituen beharrak aztertzeko. Erabakiaren abiapuntua EAJk azken udal batzan San Roke zahar egoitza hartu zuen eraikina eta udaletxe ondoko orubearen inguruko mozioetan dago.
PSEk mozio bien aurrean ordezko proposamenak azaldu zituen martxoan herriaren beharrak aztergai izango dituen udalbatza monografiko irekia proposatuz. Gai bi hauen inguruko erabakia beraz, herritar guztiei irekitako hausnarketaren ondoren hartzen saiatuko da udalbatza.
EAJren mozioak PPk soilik babestean PSEren mozioek egin zuten aurrera Bildu eta alkatearen kalitateko botoaz; Omniak, abstentzioa jorratu zuen azaldutako proposamen guztien aurrean.
Mozio maratoia burutu zuten bestetik astelehenean Laudioko Udal batzako zinegotziek. 5 ordu eta 40 minutuz 11 kontu ezberdinen inguruan bildutako mozio eta ordezko-mozioen eztabaida eta bozketatan aritu ziren.