Inauteri parranda etengabea espero da astebururako

Inauteri jaiak izango ditugu nonahi asteburuan zehar. Aiaraldea.com Komunikazio Leihoaren agenda hitzorduz lepo dago, egun hauetarako iragarritako ekitaldiei ia tokia eskaini ezinik.

Eguraldiak seguruenik beroki eta aterkiak edozein mozorroren osagarri bihurtuko baditu ere, jai programa gehienek txokolate jana edo gorputza berotzeko bestelako edabe eskaintzak ahalbidetuko dituzte.

Inauteri jaiak izango ditugu nonahi asteburuan zehar. Aiaraldea.com Komunikazio Leihoaren agenda hitzorduz lepo dago, egun hauetarako iragarritako ekitaldiei ia tokia eskaini ezinik.

Eguraldiak seguruenik beroki eta aterkiak edozein mozorroren osagarri bihurtuko baditu ere, jai programa gehienek txokolate jana edo gorputza berotzeko bestelako edabe eskaintzak ahalbidetuko dituzte.

Herri eta auzo gehienetan haur eta neska-mutilek jaiaren ardatz nagusia osatuko dute: ikastetxe ezberdinek antolatuko dituzten jaiekin batera, programa guztiek ospakizun bereziak eskainiko dizkiete eta hainbat desfiletan ere kategoria propioa.

Arrankudiaga

Arrankudiagan ostegun eta ostiralean bilduko dira ospakizunak. Ostegunean bertoko antzinako “Eguen zuriko koplak” abestuko dituzte eskolako ikasleek, hitzak albiste honi erantsita doaz, eta ostiralean mozorro afaria eta karaokea iragarrita daude 20:30etik aurrera Gizarte etxean.

Orozko

Ostiralean ospatuko dute inauteri jaia Orozkon 17:30etik aurrera. Kalejira Indumatik abiatuko da eta amaieran musika emanaldia eta txokolate jana iragarri dituzte Zubiaur Plazan.

Okondo

Okondoko inauteria ostiralean ospatuko da. Eskolako haurren kalejirak emango dio hasiera jaiari 14:45ean. Askaria, txokolate jana, 16:30ean hasiko da eta ondoren, 17:30ean,  “Sustrai doinuak” txikientzako diskoteka izango dute. 19:30ean mozorro lehiaketa eta sari banaketa iragarri dituzte.

Begira Okondo Elkarteak bestetik mozorro jaia deitu du, Aspaltza elkarteko begiraleek lagunduta, hurrengo larunbaterako, 16rako, 17:30etik aurrera.

Luiaondo

Aiarako inauteria Luiaondon ospatuko da asteartean. Bertoko ludotekan ate irekietako jardunaldia izango dute 17:30etik aurrera eta 18:00etarako txikientzako diskoteka, mozorro lehiaketa eta sari-banaketa iragarrita daude.

Aiarako programak hilaren 17rako “Igande arratsaldeak familian” antzerkia 17:00etan, askaria 18:00etan eta eskulan tailerra 18:30etik aurrera iragartzen ditu ere.

 Arakaldo

Arakaldoko inauteria hilaren 16rako iragarrita dago. 17:30ean Kun-Kun batukadak girotutako desfilea abiatuko da herriko plazatik, Errekagain hotela bitarteko joan-etorria osatzeko. Ondoren askaria iragarri dute herriko txokoan. Komikietako pertsonaiak proposatu dituzte mozorroetarako.

Laudio

Laudioko inauteria ostiralean abiatuko da. Ikastetxe ezberdinek, Aretako eskola, Lateorro ikastetxea eta Laudio Ikastola kasu, desfileak iragarri dituzte arratsalde parterako.

Honez gain programa oparoa prestatu du jaiak koordinakundeak Laudion, Ane Ortegak Aiaraldea.com-en idatzitako albisteak programa osoa laburbiltzen du. Dena den, aldaketa nabarmena egongo da egitarauan, ekitaldi guztiak ez baitira egingo Herriko Plazan. Iragarritako eguraldi kaskarra dela eta, Aldai Plazan egingo da jaia.

Amurrio

Maraka eta Marigabon erraldoiak izango dira Amurrioko inauteri desfilea larunbatean, 19:00etik aurrera zabalduko dutenak. Sari ugari banatuko da Aspaltza Euskara Elkarteak koordinatutako ekintza honen amaieran. 20:00etan diskofesta iragarri dute Juan Urrutia Plazan eta 21:00etan mozorro lehiaketaren sari-banaketa egingo dute.

Txokolate jana astearterako, haur-jaiarako, gorde dute. 16:45ean hasiko da Juan Urrutia Plazan Aurreraka eta Gururtze Gorriko gazteen eskutik. Ondoren Mugi-Mugi taldeak dantzaldia eskainiko du, 17:00etan. Kakarro Judasen erreketa 18:30ean izango da.

Urduña

Urduñako inauteri jaia larunbatean hasiko da Foru Plazan 17:30etik aurrera Arizgoiti taldearen eskutik. Ondoren 18:30en desfilea abiatuko da eta 19:30ean sari-banaketa egingo dute. Hurrengo egunean, hilak 10ean, musika bandak kontzertua eskainiko du 13:15ean.

Amaierako jaia asteartean izango da, 17:00etatik aurrera Foru Plazan. Txokolate jana ondoren Diskoteke taldearen dantzaldia izango da.

Artziniega

Ostiral goizean, 11ak aldera, izango da Artziniegako inauteriko lehen ekitaldia. Arteko Gure Amako ikasleek kalejira egingo dute Garai plazaraino.

Larunbatean txikientzako diskoteka izango da 18:00etatik aurrera udal pilotalekuan eta ondoren, 19:00etan, mozorro lehiaketa eta sari banaketa egingo dituzte.

Goiko Plazan 18:30ean tostada lehiaketa izango da bitartean eta 20:30ean, sari banaketa eta tostada dastatzea, txokolate jana batez lagunduta, jakina.

Azken txanpa astelehenean izango dute herriko neska-mutilek udal pilotalekuan. Egun osoan zehar 11:00etatik 13:00etara eta 16:3etik 19:30era ludoteka, puzgarriak eta tailerrak izango dituzte berton.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide