Koplaz beteko dira herri eta auzoak Kandelerio egunetik Agate Deuna bezpera bitartean

Otsaila hasierako egunetako ohitura ezberdinek koplaz girotuko dituzte Aiaraldeko herri eta auzoak. Abiapuntua Aiara Udalerriko Zuhatza eta Lanteno herrietan jarriko dute otsailaren 2an, kandelaria egunean.

Otsaila hasierako egunetako ohitura ezberdinek koplaz girotuko dituzte Aiaraldeko herri eta auzoak. Abiapuntua Aiara Udalerriko Zuhatza eta Lanteno herrietan jarriko dute otsailaren 2an, kandelaria egunean.

Lantenon dute  12:00etan lehen hitzordua. Eskoletan bilduko dira eta entsegua egin ondoren  etxez-etxe kantatzera abiatuko dira. Erreta Lantenoko eta Opellarako gazteak ere hurbilduko dira bertora eta ibilbideak herri biak izango ditu kontutan. Egun osoko ekimena izango da, bazkaltzeko tartea utzita. Amaierako ekitaldia 20:30ak aldera Satia txokoan iragarrita dute. Bertan txerri-hanken zozketa egin ondoren, herriko apaiza, alkatea eta aurten “montanero” gisa aritu diren auzokide biek afaria izango dute.

Zuhatzan ere ospatzen dute Kandelaria. 13:00etan meza eta poteoa iragarri dituzte eta 21:00etatik aurrera txerri-hanka eta belarrien zozketa, Dominic magoaren agerraldia, Malsonado kantautorea eta “Txarripatas punK-rock agropunk” taldearen emanaldiak izango dituzte.

Agate deuna bezpera

Agate deuna bezpera eskola eguna izanda, eskualdeko ikastetxe guztietako ikasleek herri eta auzoetako kaleak girotzeko aukera izango dute egunean zehar. Arratsalde parterako hitzorduak nonahi izango dira.

Amurrion 1995ko kintoak izango dira Agate Deuna bezperako koplen protagonistak. Ondorengo kintoen jaia inauterien osteko ostiralera, otsailaren 15era, pasa dute aurten.

Orozkoko hitzordua 15:00etan jarri dute Zubiaurreko plazan eta Aiaraldeko berbalagunek hitzorduak jarri dituzte Urduñan eta Laudion.

Laudion bestetik ohiko taldeak aterako dira ere kantuan, Arloteak, Andere abesbatza, Ikastola, eta abar.

Okondon azkenik San Blas egunerako iragarrita dago kantatzera ateratzeko hitzordua 17:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide